Duela gutxi jakin dugu Erresuma Batua, Utrechteko ituna (1713) errespetatu gabe, betelanak egiten ari dela Espainiako uretan. Halaber, dinamika horri jarraipena ematen, non indartsuenak ahula behartzen duen, Marokok Mendebaldeko Sahararako diseinatutako legez kanpoko autonomia plana Espainiak onartzea dugu. Legezkotasunaren urraketa horri jarraipena emanez, gure eremuan CAF enpresa aipatu behar da, enpresa batzordearen iritziaren aurka tranbia bat egin nahi baitu Palestinako lurralde okupatuetan. Gainera, aipatu behar da Eusko Jaurlaritza, administrazio publikoa, CAFeko akzioduna dela, aktiboen %3rekin. Gure gobernuak enpresa horretan parte hartu izanak euskaldunak legez kanpoko okupazio horren konplize bihurtzen gaituela uste dut.
Horregatik guztiagatik, uste dut komenigarria dela gaur, ekainaren 14an, eguerdiko 12etan, Donostiako Gipuzkoa plazan egingo den manifestazioan parte hartzea. Bertan, CAF enpresari lurralde okupatuetan tranbia ez egiteko eskatuko zaio.