Txillardegi Liburutegia elkartearen izenean

Korrikan Txillardegi Liburutegiarekin

2024ko martxoaren 19a
05:00
Entzun

Txillardegi Liburutegia elkarteak eta zenbait idazlek Donostiako Antigua auzoko Txillardegi plazatik abiatuko den 2.572 kilometroaren erosketarekin lagundu nahi izan dugu euskara berreskuratzeko Euskal Herri osoan zehar egiten den herri-lasterketa eta, horrenbestez, hilaren 23ko arratsaldeko zortzietan lekukoa eramateko elkartuko garela adierazi nahi dugu.

Donostiak Txillardegik euskal kulturari oro har eta, bereziki, haren jaioterriari egindako ekarpenak aintzat hartzea aldarrikatzen dugunez, gure sentimendua partekatzen duen edonor gonbidatu nahi dugu egun eta ordu horretan gurekin bat egitera Korrikaren lekukoa eramanez.

Elkar ikusiko dugulakoan ulertuta, aukera aprobetxatu nahi dugu guztioi besarkada solidarioa bidaltzeko, euskararen alde, bazterketa sektarioaren kontra eta Txillardegi Udal Liburutegiaren alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.