Sumar, CCOO eta PSErekin batera, ez dago euskararen normalizazioaren alde, Eneko Bidegainek esaten duenez, inolako argudiorik eman gabe. Badirudi baztertuen multzoan behin sartuz gero ez dagoela esplikaziorik eman beharrik. Berdin da Sumarrek emandako babesa 2024an euskararen aldeko eta sententzia judizialen kontrako manifestazioari edo Sumarreko kideen presentzia 2026ko Korrikan.
«Legearen aitzakiapean zangopilatzen ari dira lege nagusia», dio Eneko Bidegainek. Ez da aldatu behar euskara eta gaztelaniaren arteko desabantaila hori normalizazioaren mesederako?
Eneko Bidegainek dio bi proiektu bateraezin daudela hemen: «Euskara Euskal Herriko hizkuntza dela diotenak» eta «euskara ondare gisa Espainako eta Frantziako ikusten dutenak» esaten du, baina frantsesa eta gaztelania ez dira hemengo hizkuntzak? Eta euskara nahiz eta ofiziala izan, mehatxatua badago, ez da ofizialtasun hori aldatu behar dena?
Gasteiz
Lastoa eta garia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu