Etxekoak: batek, 14 hilabete meniskoaren ebakuntza egin behar den aztertzeko. Beste batek, 22 hilabete besaburuko tendoia josteko. Besteak, 15 hilabete kolonoskopia egiteko...
Alferrik segitzea merezi? Haserrea. Amorrazioa. Langileok urte asko-askotan ordaindu dugun kontratua Osakidetzak bere aldetik eten. Biba pribatizazioa! Tira, hurrengo reenkarnazioan, apunta zaitez ospitale pribatuan.
Ze alderdik gobernatu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoak osatutako lurraldea aspalditik? Zergatik ez dira prebisio zuhurrak egin osasun alorrean? Abiadura handiko trena bai, polizia autonomikoa bai, eraikin ultramodernoak bai, hormigoia bai, alferrikako erraustegia bai, Opuseko ikastetxeei laguntzak bai... baina erizain, mediku, garbitzailerik ez? Zertan jolasten ari zarete, herritarren osasunarekin eta biziarekin?
Osasuna, hezkuntza... zer ote dira, eskaintza-eskariaren legepeko merkantzia hutsak?
Nola hautatzen dituzue arduradunak? Eta arduragabeak? Meritua: alderdiko karneta, ahaidetasuna, geroaren beldurra.
Aurki ikusiko dugu elkar, urnetan.
    
    
        
                    
                                
    
                                                                                ZUZENDARIARI
                        
                
                            Medikurik ez; hormigoirik, ordea...
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            