Donostia

Minbiziarekin itxaron zerrendan

Miguel Serrano Hernaiz
2026ko azaroaren 18a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Joan den maiatzaren 25ean, biopsia baten ostean, bi kartzinoma nituela jakin nuen: prostatako minbizia. «Agresibitate ertaina» omen.

Ondorengo kontsultan prostatektomia proposatu zidaten, eta nik onartu. Geroztik itxaron-zerrendan nago. Urologoak bi hilabeteko itxaronaldia aipatu zidan, arrisku handikoa ez izateagatik.

Osakidetzaren datu ofizialek ia itxarote-tarterik eza ematen dute minbiziaren kasuan. Hala ere, epe hura igarota ez didate dataren arrastorik eman.

Gaixotasuna, minbizia, aurrera doa. Baita nire osasun mentala ere, kaltetuta dago.

Hainbat aldiz ibili dut Osakidetzaren Pazientearen Asistentzia. Atzerapenak eman dizkidate, ordea: «Hilabete bat edo bi gehiago». «Sei hilabete artekoa»...

Norbaitek aholkatuko dit zer egin? Badakit, behintzat, zeini ez diodan botorik emango, hori bai!

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA