Zarautz

Muturreko tentsioa

2026ko urtarrilaren 24a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

AEBetako armadak ontzi txikietan zihoazen pertsonak hiltzen zituela ikusi ondoren, epaiketarik egin gabe, ustezko trafikatzailearen akusaziopean bakarrik, edo Nicolas Maduroren bahiketa non ehun pertsona hil zituzten, uste dut nazioarteko zuzenbidea paper errea dela eta NBEren papera garrantzirik gabekoa. Eta Groenlandiako anbizioak ikusi ondoren, argi geratzen da AEBez gain beste herrialdeak ere garrantzirik gabeak direla.

Argi dago AEBek ezin dutela onartu dolarra bigarren mailara igarotzea, besteak beste, petrolioa dolarra ez den beste moneta batzuetan saltzea, ezta zenbait baliabide Txinaren esku geratzea ere.

Agertoki horretan, beste gerra batzuen hasieran bezala, blokeak ondo definituta daude. Errusiak eta Txinak ezin dute Iran erortzen utzi. Hasiera batean Iranen AEBetako zigor ekonomikoek protesta baketsuak eragin zituzten arren, gero hauek odoltsu bihurtu ziren; Irango Gobernuaren arabera, Israelgo zerbitzu sekretuetako agenteek, hots, Mossadeko agenteek, armak banatu eta poliziak eta herritarrak hiltzeko agindu zuten. Oraingoz, Trumpek eta Mossadek ez dute lortu Iran mendean hartzea, baina berriro saiatuko direla uste dut, eta ez da harritzekoa analista adituek esatea Kuban misilen krisian gertatutakoa baino egoera okerragoa bizitzen ari garela. Edonola ere, bloke kapitalista eta sozialistaren arteko konfrontaziotik Mendebaldeko herrialdeen eta BRICSen arteko konfrontaziora igaro gara. Beti gerrak, oso errentagarria batzuentzat; baina ez al da izango hau beste modu batera egin daitekeela pentsatzeko garaia?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA