Zizur Txikia eta Cendea Aurrerako zinegotzia

Nafarroa Oinez eta Zizur Txikiko isiltasuna

Carlos Asin Gambra
2026ko urriaren 29a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zizur Txikiko bizilaguna eta Zizur Zendean Cendea Aurrera taldeko zinegotzia naizen aldetik, kezka adierazi nahi dut.

2026ko Nafarroa Oinez San Fermin ikastolak antolatu du, Zizur Txikian kokaturiko ikastolak. Urriaren 19an milaka lagun bildu ginen Zizur Nagusian.

Zizur Txikiko Kontzejuak duen informazio kanal ofizialak, herritarrak informatzeko sortuak, ez zuen ekitaldiaren berri eman.

Lehendakariak jakinarazi dit kanal hori berak kudeatzen duela eta bere irizpide pertsonalaren arabera erabakitzen duela zer den interesgarria.

Ez nator bat. Gure herrian dagoen erakunde batek Nafarroako euskararen festa handiena antolatzen badu, gure herriko albistea da.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA