ZUZENDARIARI

Nafarroako Kutxa Fundazioa eta euskara, harreman gutxi

2020ko urriaren 29a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Nafarroako Kutxa Fundazioa pribatua da, irabazi-asmorik gabea. Bere jardun eremua gizarte, ekonomia eta kultur garapena bultzatzea da. Nafarroako Kutxaren ekintza sozialerako dirua kudeatzen du, hau Caixabank-en akzioen %1en jabe izatearen ondorioz.

Fundazio pribatu berezia da, Nafarroako Gobernuak (5), Nafarroako Parlamentuak (3) eta Iruñeko Udalak (1) izendatutako pertsonek osatzen duten Patronatuak gidatzen baitu eta Instituzio hauek beren jardunean, zeharkakoa izanda ere, izaera publikoko irizpideekin jardutera behartuta baitaude.

Horrexegatik, Nafarroako Kutxaren Fundazioak egiten duen euskararen erabilera zaindu beharrekoa da, erakunde pribatuei eska dakiekeen erantzukizuna gainditzen baitu.

Udarako ekitaldi eta ikastaroetan hutsaren hurrengoa izan da euskararen presentzia (Oihaneko erregea-ren emanaldi bat eta Pontxaren ipuin magikoak saioa besterik ez).

Udazkenerako, euskarazko ekitaldietan ditugu ipuinen bi saio, liburu aurkezpen bat eta euskarazko mintzatalde bat.

Saio eta ikastaro ugari antolatzen ditu Nafarroako Kutxa Fundazioak eta erran daiteke gaztelania dutela ardatz, zalantzarik gabe, euskara apaingarri hutsala baino gutxiago izanik. Eta, hala ere, Fundazioaren hainbat ildoren artean hor du presentzia gehien.

Gauzak hala izanik, gera bedi argi, bederen, gure taldearen salaketa, egoera aldatze aldera, euskaldunontzako eszenatoki hobearen bila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA