Askotan, zifra ekonomiko oso handiak aurkezten dizkigutenean, poltsikoan asko jota 60 euro daramatzagunok ez dakigu zenbaki handi horiek zer esan nahi duten. Gaur, zerbait ulertu ahal izateko, aktualitateko albiste batean zentratu nahi dugu.
2024an, Zumaiako Balenciaga ontziolak hartzekodunen konkurtsoan sartzea eskatu zuen. Gipuzkoako ontziolaren egoera oso larria zen eta haren itxiera gerturatzen ari zen. Itxiera horrek zuzenean eragiten zien 70 langile baino gehiagori, haien familiei eta 600 lanpostu ingururi. 2026ko urtarrilean, langileek batzarrean berretsi ondoren, behin betiko akordioa lortu da, Abu Dhabi Ports Group emirerritar partzuergoak eta Premier Marinek (Safeen Drydook-en bidez) Gipuzkoako ontziola erosi eta hura industria jarduerarako balioztatzeko.
Eibarko Ekialdea Bai auzo elkarteari oso deigarria iruditzen zaigu Arabiar Emirerri Batuetako partzuergoak Balenciaga ontziolaren bidez martxan dagoen industria jarduera eskuratu izana: ekoizpen instalazioak, makineria, lotutako eskubideak eta ontzigintzarako kontratu eta giza oinarria, 11 milioi eurotan. Eta Eibarko paseoa —zeinak kilometro bateko luzera duen— 24 milioi eta erdi kostatu izana (obra oraindik ez da amaitu).
Kilometro bateko paseoak ontziola baten erosketak halako bi balio du.
Deigarria, harrigarria eta sinestezina!