Barakaldo

Osasun mentala

Mikel Fernandez Minguez
2026ko azaroaren 18a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ikastetxe berean ikasi genuen, eta gogoan dut nire amak ezagutzen zuela bere ama, garai hartan zendu zena. Egiari zor, berarekin harreman gutxi neukan, baina bere amaren heriotzaren berri izateak tristatu ninduen. Denboraren poderioz, norberak bere bidea hartu zuen harik eta 2022an lan bazkari batean berriro elkar ikusi genuen arte. Kepa nire lankideekin joan nintzen jatetxeko zerbitzaria zen, eta han ikusteak poztu ninduen nolabait esatearren; profesional hutsa eta barre batekin lan egiten duten horietakoa zen. Handik hiru urtera, tamalez egiaztatu nezakeen barre hura itzalita zegoela: nire herriko kale batean ikusi nuen Kepa motxila batekin, zigarro-mutxikinak bilatzen. Azkenaldian nire lanaren ondoko kalean egoten da eta lanera sartu aurretik behin baino gehiagotan ikusi ohi dut; gogoan dut irailean, lanean nengoelarik, pertsona bat hainbat poliziarekin berbetan zegoela behar baino altuago, Kepa zen. Atzo bertan lanetik atera nintzenean, anbulantzia bat eta poliziaren bi auto ikusteak atentzioa eman zidan; Kepa bost poliziaz inguratuta zegoen, eta honako esaldia errepikatzen zuen: «horrek ez dit laguntzen... horrek ez dit laguntzen...». Egia esanda, ez dakit zergatik esaten zuen hori gazte horrek, baina seguru nago gure gaurko protagonistari lagun diezaioketela osasun mentala erdigunean jartzen duten politika sozialek —a, eta polizia batekin nahiko….—.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA