Eusko Legebiltzarrak urriaren 1ean eztabaidatu eta onartu zuen polio eta postpolio arrastoak zituzten pertsonen egoera, frankismoaren biktima gisa.
Estatuko Memoria Demokratikoari buruzko urriaren 19ko 20/22 Legearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Memoria Historikoaren irailaren 28ko 9/2023 Legearen bidez aitortu gintuzten biktima gisa.
Polioak, milaka haurrengan eragin larria izan zuen gaixotasunak, gaur egun ere ondorioak izaten jarraitzen du; izan ere, polioaren osteko sindromearekin larritutako ondorio motorrak eta osasun-ondorioak ditugu gaur egun.
EAJk, PSEk eta EH Bilduk egindako Zuzenketaren eztabaida eta bozketa positiboa PPk ere babestu zuen Justizia Batzordean. Euskal Ganberan polioa eztabaidatzea eta onestea aurrerapausoa da erakundeen utzikeria eta interes falta hark beren erabakietan izan zituen ondorioak jasan genituen pertsonen eskubideen errekonozimendu historikoan eta erreparazioan. Eta hori eskubideen urraketa izan zen frankismoaren esparruan.
Gogora institutuari eta arduradun politikoei gogorarazten diegu bere garaian haurrak izan ginenok, eta gaur egun adineko pertsonak garenok, biktima gisa aitortuta gaudela, publikoki barkamena eskatzea espero dugula, bere garaian ez jokatzeak gure eskubideak urratzea ekarri zuela eta, luzamendurik gabe, gure bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten osasun eta gizarte-arloko neurri koordinatuak zehaztu ditzatela.
Ondorengo hauek ere sinatu dute gutuna: Maria Pilar Abadia Antolin, Santiago Amillano Martinez, Maria Jesus Cabrito Marina, Rosalia Cuadrado Pascual, Maria Concepción Franco Ruiz, Inmaculada Gil Mariscal, Porfirio Hernandez Zubizarreta, Amelia Ester Martinez Gonzalez, Piedad Miron Peña, Juan Rivero Vazquez, Maria Victoria Sancha Perez, Tomasa Sanchez Aparicio, Arrate Uriarte Barrueta, Maite Urresti Longarte.