Donostia

Reala

Amaia Etxeberria Urruzmendi
2026ko apirilaren 29a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iragan astelehena egun berezia izan zen hainbatentzat, batez ere gipuzkoarrentzat. Ni gipuzkoarra naiz, baina Realaren inguruan sortutako zalaparta gehitxo irudituta, ez nengoen bereziki pozik. Zenbait lagunek esan zidaten egunaz gozatzeko, jendearen pozari kasu egiteko, eta arratsaldean kalean nengoen, jokalarien autobusari argazkia atera nion, poztu nintzen jendearen pozagatik…

Baina, poza haserre bihurtu zen Alderdi Ederrera hurbildu eta Aritz Elustondo gaztelaniaz ari zela entzun nuenean (badakit jakin ekitaldia euskaraz hasi zutela). Hasiko da euskaraz, pentsatu nuen nire baitan; bada, ez zen hasi; are gehiago, gaztelaniaz aurkeztu zituen bere kideak, baita euskaldunak ere!

Urteak eman ditugu batzuek gazteak euskalduntzen, euskarara hurbiltzen, euskaldunok kontu interesgarriak ere baditugula haiei erakusten, eta hara, hain gogoko duten kirolean aritzen direnek, haiek izatearekin amesten duten gazteei zer mezu eman zieten: hitz egin gaztelaniaz! Han ziren ume, nerabe, gazte euskaldunek eta ez euskaldunek, Iparraldeko euskaldunek zer ondorio atera ote zuten? Izarrek ( heroiek) gaztelania erabiltzen dutela eta, denok izar izan nahi dugunez inoiz, denok garrantzitsu izan nahi dugunez, bada, gaztelaniaz hobeto. Nahi izango nuke urtetan irakaskuntzan eta bestela egin dugun lanak balioa izatea eta han zirenen ondorioa ez izatea euskarak balio gutxi duela. Ez diete erraza jarri! 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA