Sahara: Herri bat erresistentzian liburuak saharar herriaren askatasunaren eta duintasunaren aldeko borrokaren ikuskera zabala eta askotarikoa eskaintzen du. Eta, aldi berean, Saharaz, bere jendeaz eta kulturaz jakin nahi duenarentzat jakintza-iturri freskoa bezain asegarria da.
Bertan, Kristina Berasainek historia, borroka, antropologia, poesia, mundu ikuskera bat, identitate zentzu bat, bizipen gogorrak, maitasuna eta itxaropena biltzen ditu, mugarri historikoak, testigantza zuzenak eta herri honen ibilbidearen nondik norakoak azalduz.
Egileak baliatutako osagaiak honako lan hau burutzeko, orrialdetan zehar preziatzerik dagoenez, hauek dira: ofizioa, jakin-min handia, ikuskera sakona, gizatasuna, elkartasuna, kemena, jarraitutasuna, miresmen puntu bat, eta horiek denak modu orekatuan bateratzeko ahalmen berezia.
Bejondeiola herri sahararri Kristina Berasainen liburua.