Donostia

Sozialismoa eta kristautasuna

2025eko ekainaren 11
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaizto samarra da gizartea, baina badaude ongirako ere joerak. Jesus, adibidez, ibili zen gure artean denbora labur batean eta berri on bat iragartzen zuen, Zeruetako Erreinua. Eta hori demostrazioekin zetorren, mirakuluak. Paradisua ez dago mundu honetan, gorago dago eta horregatik ikusezina da (uraren gardentasuna bezala). Jesusek erraten zuen urrean zegoela, guretzat gardena dela ondorioztatu behar dugu, ikusezina, diot nik, hipotesia.

Denbora pasatu da eta ez da etorri, Marxen garaian ere Frantziako populua miserian bizi zen eta iraultza bat ere burutu zuten arrakastarekin. Frantzia herri aurreratua da gaur egun. Eta Marx horren testigua izanik erran zuen esaldi famatu hura: «Guk humanook egingo dugu Jesusek agindu zuena». Baina humanook ezin jakin dezakegu nahikoa hori egiteko. Humanook a posteriori dakigu eta hortik progresatu daiteke infinituraino ere, baina infinitu potentzian da maximoa ahal duguna. Eta gainera garuna ez daukagu nahikoa handia ezagutza holakorik edukitzeko ere. 

Jesusek, aldiz, mirariak egiten zituen, demostratuz horrela a priori dakiela, hau da, ezagutza unibertsala, eta hortik, ondorio erlazio batzuen bidez dakigu egia dela, badezake paradisua eraiki denontzat, hobe erranda bere jarraitzaileentzat, libre egin baikaitu. Analiza dezagun miraria eta erran dudana egia dela ikasiko dugu. Guk ez dugu paradisurik egingo inoiz. Borondaterik onenarekin ere. Jesus da Jauna, Jainko bat ez dena kapritxora teorizatu, errebelatua da, eternoa. Gu mortal miserableak gara, Homerok zioen moduan, elkarrekiko borrokan gabiltzanak. Gure belaunaldiak igarotzen dira olatuak bezala, itsasoarekin eginez konparazioa. Eta gurea banitatea da. Hala ere Zientzia Politikoan Marxek badu leku bat, niretzat jakina, eta da klasiko bat. Progresoa bada posible baina ematen da potentzian, ez aktoan. Hortik triskantzak beti posible izatea.

Nik hauxe eskatzen diet marxistei, ezkerrekoei: erlijioa libre izatea, erlijio askatasuna.

Katolikook politikan, permititzen bazait, faro bat seinalatzen dugu, signoak analizatuz ondorioztatzen dena. Zentzu bat ematen diogu politikari, baina nahasterik gabe teologiarekin. Eta horretarako erlijio askatasuna behar da, eta separazioa erlijioaren eta politikaren artean, Jesusek agindu zuen moduan. Demostrazioekin ere bagabiltza, filosofia gustuko dugunok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.