ZUZENDARIARI

Vascolandiara bidean

2023ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Erroma Iberiar penintsulan zazpi mende egon zen. Gero bisigodoak heldu eta bi mende egon ziren. Ondoren musulmanak heldu ziren, eta zortzi mende eman zituzten. Ba hauek guztiek idatzirik utzi zuten zer-nolako erlazioa izan zuten garai hartan gaurko Euskal Herrian bizi ziren herri guztiekin, baskoiak barne.

Badirudi baskoiak euskaraz mintzatzen zirela bederen. Besteei buruz, adituak ez dira ados jartzen. Ez dakite zehatz-mehatz zein hizkuntzatan hitz egingo zuten. Zalantzak dituzte. Izan ere, indoeuroparrak diren izen batzuk agertzen dira euren kokapenetan. Hala eta guztiz ere, inork ez du aipatu inolaz ere mugimendu migratzailerik, ezta baskoiek egindako inbasiorik ere garai hartan. Eta hau da, hain juxtu, euskalduntze berantiarraren teoriaren hipotesia. Hots, seigarren mendera arte, gaur egungo Euskal Herriko eremu zabal batean ez zela euskaraz mintzatu.

Ez dut arazo handirik teoria hori onartzeko. Horrela izan zela frogatzen badute, ni ados nago. Baina harritzen eta liluratzen nauena da nola egin zuten orduko euskaldunek, historian harrabots handirik egin gabe, herria erabat euskalduntzeko. Izan ere, indoeuropar izen isolatu batzuez gain, egia dena da euskal izen asko daudela gure geografian, baita geografiatik kanpo ere.

Gustatuko litzaidake gaurko euskaldunok beren kemena eta jakinduria izatea, eta zergatik ez, trikimailua, hori ere bai. Eta ez bizi gaituen axolagabekeria hau. Ez harritu aurki Basque Land-etik Vascolandiara igarotzen bagara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.