Ikasturtea hasi berri da, batzuentzat zorionez eta beste batzuentzat zoritxarrez. Iraila da, eta irailaren 10a suizidioaren prebentzioaren eguna da, nahiz eta askok ez jakin. Badakit gaur ez dela irailaren 10a, baina esan behar dut zerbait kontuan izateko ez litzatekeela egun berezia izan behar. Gaur egun asko hitz egiten da osasun mentalari buruz, baina inguruko norbait ondo ez dagoenean, antsietatearekin edo depresioarekin esaterako, ipuin bat izango balitz bezala tratatzen da, eta hor hasten dira komentario lagungarriak; esaterako: «ez da hainbesterako», «ez egon urduri/triste/...», «lasaitu zaitez»... Eta sufritzen duten pertsonek komentario horien aurrean ziur pentsatzen dutela «mila esker lasaitzeko esan didazulako, orain askoz hobeto nago... Hain erraza izango balitz ez nintzateke hain gaizki egongo». Â
Nire ustez, oso enpatia gutxi dago, batez ere horrelako gauzak sufritu ez dituztenen aldetik, ez dutenek ezagutu zer den ohetik altxatzeko guda norbere buruaren aurka. Askotan esan daiteke ez dagoela ezer objektiborik zerbait ez egiteko, adibidez klasera edo lanera ez joateko. Adibide asko daude, zoritxarrez, lagundu beharko luketen pertsonenak kontrakoa egiten. Nire inguruaz hitz egin beharko banu, ikastetxean edo klasean, suposatzen da orientatzailea laguntzeko dagoela; halere, badaude pertsonak izu atake edo antsietate atake batekin bidali dituztenak klasera, nahiz eta argi egon ondo ez zeudela klasera joateko, eta normalean horrelakoak egiten dituztenak lehenak dira osasun mentalari buruz hitz egiten.Â
Oso tristea da horrela egotea 2026an, eta askotan ikasten da beranduegi denean. Sandra Peña gogoratzen duzue? Eta Noelia Castillos? Iaz bere buruaz beste egin zuten neskak dira, grebak egin ziren beraien izenean, baina aste batzuen ondoren gaia ahaztu zen. Beraiek ez ziren bakarrak izan: 2025-2026ko kurtsoan 3.808 pertsonak bere buruaz beste egin zuten; egia da aurreko urteekin alderatuta gutxiago izan zirela, baina, hala ere, zenbaki altuegia da. Zenbaki horretan ez zeuden bakarrik ikasleak, helduak ere baziren. Nola egon behar da norbait bere bizitzarekin bukatu nahi izateko?Â
Gizartea ez dago ondo, ez dago erabaki horretara heltzeko kausa bakarra, batzuk arazo mentalengatik, beste batzuk bullying-agatik (bai ikastetxeetan, bai lanean), beste batzuk babes faltagatik... Neurriak hartu beharko lirateke, osasun mentalari benetan duen garrantzia eman, bullying-ari aurre egiteko neurriak benetan aplikatu eta ez erakundeen izenak garbi egoteko ezkutatu.Â