Getxo

Zero koma zero

Bittor Duce Zubillaga
2026ko uztailaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Uztailaren 3an Karmele Jaiok idatzia Zero izenburua zuen iritzi artikulua irakurri nuen bertsio digital batean. Bertan, Jaio, USaPeko Euskara eta Literatura ikasgaiko emaitzetan —batzuen ustez— jasotako zero bonbardaketaz baliatuz, euskararen egoerari buruzko azterketa sakonagoa-edo egiten saiatu zen. Egun horretan, emaitzak argitaratu ziren egunetik bezalaxe, EHU eta zuzentzaileen lana (gardentasuna eta anonimotasuna bereziki) era mingarrian eta bidegabekeriaz bonbardatzen ari ziren hainbat frontetatik.

Ez zen unea horrelako hausnarketa batekin (euskaldun guztiok aspalditik ezagutzen duguna, esan beharra dago) eguneko zutabea betetzeko. Jaiok errua «gizarteak euskarari ematen dion notari» egotzi zion, hainbat adibide plazaratuz, batzuk zuzenak, batzuk anakronikoak eta beste batzuk errealitatearekin bat ez datozenak. Agerian dauden beste adibide batzuk, berriz, ez zeuden zerrenda horretan. Dena den, esan bezala, egun horrek ez zuen horrelakorik eskatzen. Artikulu horren argitalpenaren bezperan hainbat euskaltzale (ikasle, irakasle, aita, ama, amama, aitite…) Euzkadiko hiru hiriburuetako unibertsitateetan bildu baikinen EHUri eta zuzentzaileei babesa eskaintzeko eta euskara, berriz ere, defendatzeko.

Zalaparta gogoz ari zen, bai. Ederki elikatuta zeuden komunikabide askok sortutako zalaparta desorekatua eta zikina, hain zuzen ere. Galde diezaietela beren lana zorroztasunez bete zuten horiei, EHUko arduradunei eta zuzentzaile guztiei hain zuzen ere, lehen lerroan zeuden eta. Egoera latz horretan auzo-zalaparta irmo eta koordinatua zen behar zena.

Hitzekin, pilotan bezalaxe, eskuz jokatzen da, eta sakez falta egiteak tantoa galtzea dakar. Segi dezagun pilotan sendo eta trebe partidua zero koma zero buka ez dadin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA