Getxo

Zertan ari da Errusia?

Mikel Lekube Galarraga
2026ko urriaren 29a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Urriak 23an Martxelo Otamendik izenburu hori zuen iritzi artikulua idatzi zuen. Bertan, Errusiak azken hilabeteetan sortutako auzien inguruko hausnarketa egin eta honela bukatu zuen: «Eskerrak auzi honek urruti samar harrapatzen gaituen euskaldunok».

Nire galdera hau da, Otamendi jauna: zer distantziara gertatu behar du auzi batek, euskaldunok hurbil izan eta horregatik arduratzeko? Baionatik Kievera 3.140 kilometro daude. Hortaz, arduratzeko irizpidea distantzia bada, are gutxiago arduratu behar gaitu 4.990 kilometrora gertatzen den genozidioak (hori da Baiona eta Jerusalemen arteko distantzia), adibidez.

Erabat erratuta zaude, Otamendi jauna. Euskaldunak Europar Batasuneko hiritar garen heinean, kanpoko herrialde batek Europar Batasuneko edozein herrialdetan sortzen duen edozein auzik arduratu behar gaitu (berdin da Portugalen, Finlandian, Alemanian ala errepublika baltikoetan izan), euskaldun bezala Turtziozen, Tuteran, Maulen, Aramaion edo beste edozein herritan euskararen inguruan gertatzen den edozein auzik arduratu behar gaituen bezala.

Adeitasunez.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA