Leitza

Zorionak Leitzako bertso eskolari

Lorea Barinaga-Rementeria Zabaleta
2025eko abenduaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Herri txiki baten sortu nintzen…», dio Urbizuk. Gu ere bai.

Azkenaldian hutsik dira kaleak ilunabarretan, eta tristura sortzen dit horrek, baina aurrekoan argia sartu zitzaigun telebistako leihotik.

Herriko hiru mutil gazte oholtza gainean bertsotan Nafarroako finalean. Herri txikian sortuak, haziak eta heziak hirurak, etxean lehenik, baina baita herriko euskal eskola publikoan, bertso eskolan eta kaleetan ere.

Hutsik dira kaleak ilunabarretan. Agian gazteak beste modu batean bizi direlako orain? Ez dakit.

Baina badakit eredu izan zinetela, aurretik kirolean eta beste arlo batzuetan izan diren bezala. Herri txikian, euskaratik, herrigintzan eta auzolanean askotan, gauza handiak eraikitzen eta lortzen.

Zorionak eta mila esker, Eki, Joanes eta nola ez Xabat, eta baita Itturri, Luze… ere. Finalekoa beste eredu bat izan zen, ederra benetan! Jarrai dezagun (edo has gaitezen) modu batera edo bestera gure kaleak argitzen, eta herri txikia eraikitzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.