Elantxobe

Zuk, zergatik ez?

Iñaki Ereño Bengoa
2026ko apirilaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Itzulia amaitu da, eta berriro ere emozionatu gara gure txirrindulariekin. Bihotza taupaka jarri zaigu errepide bazterretan, telebista aurrean zein sareetan. Alex Aranbururen garaipena ospatu dugu, Ion Izagirreren ahalegin nekaezinaz gozatu, eta hunkitu egin gara Pello Bilbaoren agurrarekin.

Zer daukagu herri bezala, une horietan denok batera dar-dar egiteko? Zerk eramaten gaitu estasi kolektibo horretara, euskaldun batek garaipen bat lortzen duenean edo balentria bat egiten duenean? Barru-barrutik sortzen den sentimendu honek agerian uzten du harro sentitzen garela garenaz; bihotza poztasunez gainezka jartzen zaigula, eta malkoak ere, isil baina sakon, darizkigula. Orain itsasoa gara, zioen abestiak. Eta kirol guztietan, zentzu bera: itsaso infinitu eta indartsu baten parte garela sentitzea.

Une horietan, herri bat gara, taupada berean bilduta, olatu bakarrean bat eginda.

Eta orduan galdera dator berez: zergatik ez futbolean?

Txikitatik, Bizkaiko Elantxobeko portutik Donostia urrutian ikusten nuen. Bihotza, berez, zuri-gorri amorratua. Baina asteburu honetan, batzen gaituen sentimendu horri jarraituz, txuri-urdina izango naiz laurogeita hamar minutuz. Athleticzale baten partetik, bihotz-bihotzez: Aupa Erreala!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA