nerea intxausti
Arrauna

Norentzat arraunean?

2026ko ekainaren 29a
18:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atzo Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak eman zien bandera Nagore Osorori eta Gorka Aranberriri. Arraun Lagunak-eko eta Orioko traineruko patroiak dira biak, hurrenez hurren, eta garaile izan ziren Buitrago del Lozoyako urtegian jokatu zuten traineruen ligako lehen estropadan. 

Arraunlariek bertaraino joan behar izan zuten astebururako. Galiziara joateko ere bidaia luzea egiten dute euskaldunek, baina galiziarrek eskertzen dute asteburu batean behintzat Euskal Herrira joan-etorria egin behar ez izatea. Oraingoan ez da halakorik, beste batzuk dira estropada Madrilen jokatzeko arrazoiak. Eta bat ez da itsasoarekin duen gertutasuna, preseski. 

Ondo antolatutako aparkalekua, estropada eremura joateko autobusak, eta jatekoa eta edatekoa nahi beste zeuden Madrilgo erkidegoko herri hartan; eta Espainiako Polizia eta Babes Zibileko langileak ere beste hainbeste, eremu guztian zehar. Horren lekuko izan ziren urtegiaren alde batean elkartu ziren euskaldun asko. Izan ere, euskal musika talde ezagunek Madrilen kontzertuak ematen dituztenean bezala, estropadak Madrilen antolatu, eta euskaldunak joan ziren haraino.

Nabarmena zen: talde ezberdinetako kamisetak ikus zitezkeen nonahi, eta euskara entzuten zen. Ez zen halakorik aditzen, ordea, bozgorailuetatik: bi berriemaile ari ziren estropada kontatzen, baina bakar batek ere ez zuen hitzik egin euskaraz. Auskalo hara joan ziren madrildarrak jabetuko ote ziren estropadan aritu ziren arraun elkarte gehienetan euskaraz egiten dela. Bandera emaileak den-dena uler zezan nahiko zuten. 

Has dadila arraun temporada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA