Euskal selekzioa ateak zabalik entrenatuko da ostiralean Donibane Lohizunen

Rene Lacoste estadioko Plaine des Sports zelaian izango da entrenamendua, 11:30ean.

(ID_13730368) Euskal selekzioa
Euskal selekzioko jokalariak, 2024an, Uruguairen aurkako partidan. MIGUEL TOÑA / EFE
arantxa elizegi egilegor
2026ko azaroaren 10a
09:48
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gero eta gertuago dago euskal selekzioa eta Venezuelakoaren futbol partida eta, giroa berotze aldera, datorren ostiraleko entrenamendua ateak zabalik egitea erabaki du euskal selekzioak. Donibane Lohizunen egingo dute, Rene Lacoste estadioko Plaine des Sports futbol zelaian, goizeko 11:30etik aurrera. 

Azaroaren 14an jokatuko da partida bera, 20:00etan, San Mamesen. 36ko gerraren eta ondorengo diktadura frankistaren ondorioz, Euskal Herria utzi behar izan zuten herritar ugari hartu zituen Venezuelak, eta Jose Antonio Agirre lehendakariak Frantziara ihes egin ahal izateko funtsezkoak izan ziren Venezuelako diplomazialariak. Hori izan da aurkari gisa herrialde hura aukeratu izanaren arrazoietako bat. 

Azaroaren 14ko neurketa bi selekzioak elkarren aurka arituko diren laugarren aldia izango da. Azkena 2018an izan zen, Mendizorrotzan. 4-2 irabazi zuen Jose Maria Amorrortuk eta Mikel Etxarrik zuzentzen zuen selekzioak. 

Aldi honetarako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude futbol federazioaren webgunean. Orokorrean 30 euroan eros daitezke, baina taldeak eta familiak erakarri asmoz deskontuak iragarri dituzte bosgarren sarreratik aurrera. Hortaz gain, BERRIAlagunek %25 merkeago izango dute, hau da, 22,5 euroan erosi ahal izango dute sarrera bakoitza. BERRIAlagun bakoitzak gehienez zortzi sarrera erosi ahalko ditu.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA