Saskibaloia

Felix Fernandez: «Paolo Galbiatik proiektutik kanporatu nahi zuen Sedekerskis»

Kirol zuzendariak Velimir Perasovic entrenatzaile berriaren aurkezpenean egin ditu adierazpenak. Galbiatiren «jarrera ez-aktiboa» eta «aitzakiak» ere aipatu ditu kaleratzearen arrazoiak azaltzean.

Paolo Galbiati Espainiako Kopa irabazi izana ospatzen, iaz, Valentzian. KAI FORSTERLING / EFE
Paolo Galbiati Espainiako Kopa irabazi izana ospatzen, iaz, Valentzian. KAI FORSTERLING / EFE
Maddi Iturriotz Alkorta
2026ko urriaren 21a
15:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Joan den astean iragarri zuten Velimir Perasovic Baskoniaren aulkia zuzentzera itzuliko zela, eta gaur goizean egin dute aurkezpen ofiziala. Aurkezpenak, ordea, beste protagonista bat izan du: Paolo Galbiati —Perasovicen aurretik Baskoniaren entrenatzaile aritu dena—. Izan ere, Felix Fernandezek, saskibaloi taldeko kirol zuzendariak, Galbiatiren kargugabetzearen nondik norakoak azaldu ditu, eta Tadas Sedekerskis jokalaria eta kapitaina taldetik kanporatu nahi izatea, Galbiatiren «jarrera ez-aktiboa» eta hark jarritako «aitzakiak» argudiatu ditu.

Iragan denboraldian Espainiako Kopa irabazi zuen talde arabarrak, baina, horren ostean, kanpoan geratu ACB ligaren kanporaketetako final-laurdenetan. Kirol zuzendariaren esanetan, taldea «deskonektatu» egin zen garaikurra lortzean. Halere, entrenatzaile italiarrarengan «konfiantza» zutela-eta, haren kontratua ez etetea erabaki zuten taldeko arduradunek. Nolanahi ere, Fernandez ez da oso konforme agertu denboraldi honen hasierarekin: «Ezin dugu onartu urriaren 10ean taldea Europa ligaren lehiatik kanpo egotea jada». Galbiatik ipinitako «aitzakiak» gehitu dizkio horri, eta esan taldea eta entrenatzaile italiarra ez datozela bat kontu batzuetan: «Baskoniak beti alboratu izan ditu aitzakiak, hori da gure DNA».

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA