Larunbatean Castron bezala, Arraun Lagunak izan da garaile gaur Orion jokatu den Euskotren Ligako estropadan. Donostiarrek aitortu dute sufrituta irabazi dutela azken urteetan, eta gaurko garaipena ez da salbuespena izan. Baina, hala eta guztiz ere, irabazi egin dute XIV. Orioko Kanpina bandera, eta gaurkoarekin bost dituzte jada irabaziak.
Itsasoa ez da izan bezperan bezain harro, baina haizeak ipar-mendebaldetik jotzen zuen, eta olatuek lanak eman dizkiete patroiei. Lehen txandan, kanporakoan errazago aritu dira arraunlariak, eta barrurakoan lehen kalerantz egin dute denek ere, olatuen bultzada baliatu nahian.
Tolosa izan da bigarren estropadan, nahiz eta lehen txandan aritu den. Ziabogan Arraun Lagunak baino azkarrago sartu dira tolosarrak, baina barrurakoan aurrea hartu dute donostiarrek; 11.04,28ko denbora egin dute. Tolosak bigarren postua eskuratu du, sei segundora, eta haren ondoren sailkatu dira San Juan eta Orio, lehena zortzi segundora eta bigarrena bederatzira. Zumaiak ohorezko txandan egin du arraun, baina azkena izan da sailkapenean.
XIV. Orioko Kanpina bandera:
1.- Arraun Lagunak 11.04,28.
2.- Tolosaldea +5,92.
3.- San Juan +8,52.
4.- Orio +13,00.
5.- Donostiarra +14,10.
6.- Hibaika +19,16.
7.- Astillero +25,36.
8.- Zumaia +30,22.
Sailkapen nagusia:
1.- Arraun Lagunak 40 puntu.
2.- Tolosaldea 29 p.
3.- San Juan 25 p.
4.- Orio 24 p.
7.- Astillero 20 p.
6.- Hibaika 17 p.
7.- Zumaia 14 p.
8.- Donostiarra 11 p.