Andoni Ortuzar Movistar Pluseko administrazio kontseiluan ariko da

Ortuzarrek duen esperientzia nabarmendu du Telefonicak fitxaketa egitean. PwC aholkularitza enpresarentzat ere ari da EAJko buruzagi ohia.

Andoni Ortuzar EAJren 115. urteurreneko ekitaldian, iaz. LUIS TEJIDO / EFE
Andoni Ortuzar EAJren 115. urteurreneko ekitaldian, iaz. LUIS TEJIDO / EFE
urtzi urkizu
2025eko abenduaren 10a
09:17
Entzun 00:00:00 00:00:00

Andoni Ortuzar Arruabarrena EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidente izan zen hamabi urtez, eta martxoan Aitor Estebani eman zion alderdiaren aginte makila. Lehen lerroko politikagintza utzi eta gutxira, ordea, beste eremu batzuetan hasi da lanean Ortuzar. Duela hiru hilabete, PwC aholkularitza enpresak fitxatu zuen, batez ere komunikazio arloan aholkulari lanak betetzeko. Orain, berriz, Espainiako Telefonica telekomunikazio enpresa indartsuak fitxatu du, Movistar Plus ikus-entzunezko plataformaren administrazio kontseiluan parte hartzeko.

Vocento taldeko egunkariek argitaratu dutenez, Telefonicak Ortuzarren ikus-entzunezkoen sektorean duen esperientzia hartu du aintzat fitxaketa egiteko.

Ortuzar Informazio Zientzietan lizentziaduna da EHUn. 14 urte baino ez zituela sartu zen EGIn, EAJren gazte erakundean. 1981etik 1987ra kazetari lanetan aritu zen Deia-n eta Herri Irratian. 1995ean, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza Departamenduko idazkari nagusi izendatu zuten. 1999tik 2008ra, berriz, EITBko zuzendari nagusia izan zen. EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidente izendatu zuten 2008an, eta ardura hori bete zuen 2013an EAJko EBBko presidente izendatu zuten arte. 

Movistar Plus plataformaren jabea Telefonica da. Espainian ordainpeko harpidedun gehien dituen zerbitzuetako bat da. Azken datuen arabera, 3,7 milioi harpidedun baino gehiago ditu.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.