'Biba zuek!’ astelehenean itzuliko da, eta ‘Gaupasa’, asteartean

Astelehenean bueltatuko dira sukaldaritzako 'Sukalerrian' eta 'Txoriene' sukaldaritza saioak ere.

Garazi Izagirre Aiestaran (2)
2026ko irailaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Asteartean aurkeztu zuen ETBk udazkeneko programazioa, eta bertan azaldu zituzten berrikuntza guzti-guztiak. Aurkezpenak eginda, astelehean ekingo dio denboraldi berriari Biba zuek!-ek. Maddalen Arazallus eta Xabier Sukia aurkezle dituen programak aldaketak han-hemenka izango ditu: ia lau orduko iraupena, kolaboratzaile ugari eta sekzio berriak.

Julen Telleriaren gidaritzapean, berriz, Gaupasa asteartean itzuliko da pantailara, baina «berrikuntza nabarmenik gabe», Gorka Larrunbide saioko zuzendariak azaldu duenez. «Euskal Herriko pertsonaiak gonbidatzen jarraituko dugu, baina jende anonimoari ere tartea eskainiko diogu, istorioak ezagutzeko».

Astelehenean itzuliko dira Sukalerrian eta Txoriene sukaldaritza saioak ere, eta horietako bat berrikuntza nagusi batekin dator. Armintz Gorrotxategi izango da Sukalerrian saioaren aurkezle berria —orain arte Joseba Argiñano izan da—. Baina nobedade gehiago ere baditu programak; izan ere, ordutegia aldatuko du: eguerditik gau partera igaroko da. Txoriene-k orain arteko dinamikarekin jarraituko du.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA