Olatz Barriusok jasoko du Euskal Kazetariak saria

ETBko 'Bizi natura' saioari emango diote Euskal Kazetarien Elkartearen Ingurumen Komunikazioko Saria. Ibilbide Profesionalaren Saria Santi Segurola kirol kazetariak jasoko du.

Olatz Barriuso kazetaria. EL CORREO
Olatz Barriuso kazetaria. EL CORREO
urtzi urkizu
2026ko urriaren 16a
14:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Euskal Kazetaritza sariak ematen ditu urtero, eta aurten 2026ko Euskal Kazetariak saria El Correo egunkariko Olatz Barriuso kazetariari (Barakaldo, Bizkaia, 1976) emango diote. 2000. urtetik Vocento taldeko egunkariaren Politika sailean ari da Barriuso. 2009. urtetik, Radio Euskadin kolaboratzen du tertulietan. 

Ibilbide Profesionalaren Saria Santi Segurola kirol kazetariari (Barakaldo, Bizkaia, 1957) emango diote. El PaĂ­s eta Marca egunkarietan lan egin izan du, eta 2017tik As kirol egunkariko kolaboratzailea da. Kataluniako RAC1 irratian ere kolaboratzen du.

Ingurumen Komunikazioa atalean, berriz, ETBren Bizi natura saioa saritu dute. Programa horrek berak sari bat jaso zuen irailean Gasteizko FesTVal jaialdian. Urdaibaiko (Bizkaia) natur aberastasuna erakutsi zuten saioan, BBCren Springwatch formatuan oinarrituz.

Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria Nieves Concostrinari emango diote. Madrilen jaio zen 1961ean, kazetaria eta idazlea da, eta SER kateko irratsaio ugaritan parte hartu du.

Pertsonaia edo Erakunde Soziala saria Paco Etxeberria auzi medikuari emango diote.

Kazetaritza Digitala eta Narratiba Berriak atalean, saritua Junkeraren ahotsak podcasta izango da —Bilboko SER irratiak estreinatu zuen iaz—.

Ohorezko Saria, berriz, Mikel Ezkerro Argentinako historialaria zenari emango diote —abuztuaren 10ean hil zen—. Euskal diasporaz idatzi zuen urte luzez.

Juantxu Rodriguez Fotokazetaritza saria, berriz, Jose Miguel Rodriguez Martinez argazkilariak jasoko du.

Sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 4an egingo dute, Bilbon.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA