Bulgariak lehen aldiz irabazi du Eurovision, eta Israel izan da bigarren

Israelen parte hartzearen ondorioz, ez dira ekitaldian izan Espainia, Herbehereak, Eslovenia, Irlanda eta Islandia. Protestak izan dira Vienako kaleetan ere.

Dara, Bulgariako ordezkaria, atzo, Vienan. HANNIBAL HANSCHKE / EFE
Dara, Bulgariako ordezkaria, atzo, Vienan. HANNIBAL HANSCHKE / EFE
Paulo Ostolaza.
2026ko maiatzaren 17a
13:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ezustean, Israeli aurrea hartu eta Bulgariak irabazi du aurtengo Eurovision, Dara artistak abestutako Bangaranga abestiarekinVienan egin dute ekitaldia, eta, ezinbestean, Israelen parte hartzeak baldintzatu du; protesta ugari izan dira hirian, eta ez da izan Espainiako, Herbehereetako, Esloveniako, Irlandako eta Islandiako ordezkaririk, Gazako genozidioa salatzeko.

Epaile profesionalen botoekin kokatu da lehen postuan Bulgaria, eta zaleen botoek berretsi dute garaipena. Israel, berriz, zortzigarren zen epaileen iritzia jakindakoan, baina bigarren posturaino igo da zaleen botoei esker. Iaz ere antzeko zerbait gertatu zen, eta orduan ere bigarren izan zen Israel. Errumania izan da hirugarren aurten.

Israelen parte hartzeak zatiketa eragin du Europako Irrati-Telebista Batasunean. Dena den, Eurovisionen antolatzaileak argudiatu du politikak ez duela tokirik ekitaldian, eta adierazi du Israelen kasua ez dela Errusiaren kasu bera ―2022an lehiaketatik bota zuten hura―.

Eurovisionen aurkako protestak Vienan. HANNIBAL HANSCHKE / EFE
Eurovisionen aurkako protestak, Vienan. HANNIBAL HANSCHKE / EFE

Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak Noam Bettan herrialdeko ordezkaria zoriondu du bigarren geratzeagatik, «Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak difamazio kanpaina bat abiatu arren».

Sanchezek herenegun adierazi zuen «koherentea eta beharrezkoa» zela Espainiako Eurovisionen parte ez hartzea, eta injustiziaren aurrean planto egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA