ETB1ek 'Armairutik plazara' saioa emango du gaur gauean

Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonek armairutik nola atera ziren kontatuko dute.

ETB1eko 'Armairutik plazara' saioa. ETB
ETB1eko 'Armairutik plazara' saioa. ETB
urtzi urkizu
2025eko ekainaren 25a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Larunbatean izango da Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, eta horren aurretik, ETB1ek Armairutik plazara saio berezia emango du gaur gauean. Bertan, Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonek armairutik nola atera ziren kontatuko dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten azalduko ere.

Saioaren helburua zera da, norbanakoen adierazpenetatik abiatuta belaunaldi berriei «ikusgarritasuna eta itxaropena» eskaintzea.

Honako hauek izango dira saioko protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta sexologoa, Klaudio Landa telebista aurkezlea, June Fernandez kazetaria, Iñigo Iturrate Euskalduna jauregiko zuzendaria, Aketza Lopez aktorea, Mikele Grande editorea, Kimetz Etxabe aktorea, La Otxoa artista eta Iratxe Urkiaga aktorea.

«Desberdintasuna, bazterketa, erresistentzia, maitasuna, beldurra, poza eta harrotasuna» bizi izan duten herritarren testigantza kolektibo eta intimoa da programa, ETBk iragarri duenez.

'Smoggie Queens'

Gaur gauerdian, Armairutik plazara saioa amaitu eta gero, ETB1ek 80 egunean film luzea emango du.

Primeran plataforman, bestalde, Smoggie Queens telesail britaniarraren lehen bi atalak estreinatu zituzten ostiralean. Datozen asteetan iritsiko dira atal gehiago. Fikzio lan horren euskarazko bikoizketa artistiko berezia egin dute; bikoiztaileen artean Anjel Alkain, Jon Iraola eta Aitor Gabilondo daude.

Era berean, datozen egunetan Primeran plataformak LGTBI kolektiboarekin lotutako lan gehiago jarriko ditu bere katalogoan —euskaraz bikoiztuta edo azpidatzita—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.