Hamaikak 'Euskaldunak: etxean arrotz' emango du bihar eta etzi

Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetariak Azpeitiko Zaparraie euskara taldearekin egindako dokumental bat da.

Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetaria, iazko abenduan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetaria, iazko abenduan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
urtzi urkizu
2026ko martxoaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskaldun izateagatik jasan zituztenak, jasaten dituztenak eta ez jasateko egin daitezkeenak bildu ditu Azpeitiko (Gipuzkoa) Zaparraie euskara taldeak Euskaldunak: etxean arrotz dokumentalean. Kulturaz kultur kooperatibaren laguntzarekin ondu zuten, eta abenduaren 20an estreinatu. Gidoia Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetariarena da. Telebista konbentzionalean bihar ikusi ahalko da aurrenekoz, Hamaikan, 22:00etan. Larunbatean eta igandean ere emango dute, ordu berean.

Dokumentalean 1950eko hamarkadatik gaur egunera arteko lekukotzak jaso dituzte. «Hasierako testigantza haietan, indarkeria agerikoagoa da: nola jotzen zituzten eskolan, nola baztertzen zituzten, nola idatzi behar zuten berrehun aldiz No hablaré en vasco [Ez dut euskaraz hitz egingo]... Baina gaur egun ere badago indarkeria: lagun batekin euskaraz aritzea eta beste batek kargu hartzea, «tortilla pintxo bat» euskaraz eskatu eta ulertu nahi ez izatea... Hori ere bada indarkeria», azaldu zuen Urdalleta Letek BERRIAn, abenduaren 19an.

Euskararen kontrako politikek zer ondorio dituzten jaso zuten dokumentalean. «Menderakuntzari eta zapalkuntzari aurre egiteko sortutako herri ekimenaren gorazarre bat ere bada dokumentala», dio Urdalleta Letek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA