Pilota finalak %16,1eko ikusle kuota izan zuen EAEn, eta %28,2koa Nafarroan

Nafarroan, Bizkaia pilotalekuko partidak %65,1eko kuota izan zuen euskaldunen artean; EAEn, %21,9koa.

Jokin Altuna txapelarekin, atzo, ETB1en. ETB
Jokin Altuna txapelarekin, atzo, ETB1en. ETB
urtzi urkizu
2025eko ekainaren 2a
11:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Jokin Altunak eta Iñaki Artolak sekulako finala jokatu zuten atzo Bilbon. Hainbat eta hainbat pilotazale elkartu ziren Bizkaia pilotalekuan, eta, horrez gain, milaka lagunek telebistaz ikusi zuten buruz buruko finala. Nafarroan, horixe izan zen igandean gehien ikusi zen telebista emanaldia, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan liderra izan zen ordu tarte horretan.

EAEn, finalak %16,1eko ikusle kuota lortu zuen; euskaldunen artean, %21,9koa. Nafarroako pilotaririk ez zen finalean, baina, hala ere, partidak ikusmin handia piztu zuen nafarren artean: ETB1eko emankizunak %28,2ko ikusle kuota lortu zuen Nafarroan; %65,1ekoa euskaldunen artean.

Ikus-entzuleen datu metatua handia izan zen: 168.000 herritarrek ikusi zuten ETBko emanaldia tarteren batean «EAEn eta eragin eremuan».

Altunak 22-19 irabazi zion Artolari.

Giroak ere harrera ona

Txirrindularitza emankizunek ere ikusle asko izan ohi dituzte Euskal Telebistan. Italiako Giroko etapek, adibidez, datu onak izan dituzte. Batez beste, 76.000 ikus-entzulek bat egin dute txirrindularitza lasterketarekin ETB1en. Etapa batzuetan, gainera, 100.000 ikusleren bueltan ibili da datua.

Maiatzean, ETB1ek %2,2ko ikusle kuota lortu du EAEn; ETB2k, %8,4koa; ETB3k, %0,1ekoa; eta ETB4k, %1,1ekoa. La1 izan da gehien ikusi den katea, baita Nafarroan ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.