Literatura

111 Akademiaren saria jaso du Miren Amurizaren ‘Pleibak’ eleberriak

'Pleibak' eleberriagatik gailendu da Miren Amuriza idazlea, 111 Akademiak antolatutako azken sariketan. Thierry Biskary kantariak eta Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai aurkezleek ere parte hartu dute saria banatzeko ekitaldian.

Miren Amuriza 111 Akademiaren saria jasotzen, Amasa-Villabonan. JON URBE / FOKU
Miren Amuriza 111 Akademiaren saria jasotzen, Amasa-Villabonan. JON URBE / FOKU
garbine ubeda goikoetxea
2025eko ekainaren 5a
21:05
Entzun 00:00:0000:00:00

2024. urtean argitara emandako literatura uzta osoa izan du irakurgai 111 Akademiak, eta irakurgai horien guztien artetik atera da garaile Miren Amurizaren Pleibak eleberria. Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima eleberria izan du lehiakide Amurizak, aurtengo sariketako azken bozketan.

111 Akademiaren azken saria da Miren Amurizak jasotakoa, ia hiru hamarraldiren ostean bukatutzat eman baitu bere ibilbidea akademiak. Aurtengo lehiaketako bigarren bozketa fasean eman zuten aurrera egiteko zailtasunen berri, eta gaur baieztatu egin dute albistea. Amasa-Villabonako (Gipuzkoa) Hika txakolindegian izan da saria banatzeko ekitaldia; idazleak ez ezik, Thierry Biskary kantariak eta Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai aurkezleek ere parte hartu dute bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.