Zakilixutek 40 urte. IRITZIA

Gautxoa eta Gautxoria

2017ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Komikilaria

Hogei urte Inodoro Pereyrarekin». Ederra, liburua: Fontanarrosaren komiki-pertsonaiaren aitzakian, hamarraldi biren kronika kritikoa. Adituek egindako aitzin-solas mamitsuaz hornitua, gehi pertsonaiaren kronologia: 677 orriko mardulio gozagarria orotara. Eta Inodorozaleentzat plus bat da ikustea gautxoaren beraren eboluzio grafikoa orriz orri, eta haren portret psikologikoaren garapena, egunez eguneko jardueran. Irribarrea gero eta bilatuago, gero eta kausituago, harik eta biñeta guztietara GAGak hedatu artean.

Honez gero ez dira gutxi sozializatu izan diren Pereyraren erramoldeak, idatzitik ahozkora:

-Zer dio On Inodorok?

-Gaizki, baina ohituta.

«Berrogei urte Zakilixutekin batera». Entziklopedia kozkorra geure burua bestela ulertzeko. Irentsi ditugun amu eta amarru guztiak, psikotropikoetako umorea, kale-etxe-bazterrak, harremanak eta emanartzeak,aloNKutiboaren proposamen onartua; sagardotegiak, solas-jolasak, boterearen ankerra, jaiak eta inauteriak, graffittiak presondegietan, fakultateko zein tabernazuloko filosofoak...Bizia, alo. Eta Hizkuntza beti lanabes eta ekai eta esperimentu. Grafismoa bezainbat bederen. Gero, marra eta berba bi izaten dira, ez baldin badira narratiba egokian txirikordatzen; eta tumatxa da Zakilixuten alibi sekuentziala, gehiegiegiegi haren elipseen dotorezia. Master Crash.

Olariaga bezalako kreatzaileak ezinbesteko eragileak izaten dira jendartean, eta aitortza publikoaren merezidun herri normalduetan: Fontanarrosak berak monumentua dauka haren sorterriko plaza publikoan, eta Inodoro gautxo «ernegatua» irudikatua dago -haren zakur Mendietarekin batera- Buenos Airesko parkean, mate-ontzitik xurga-xurga. Eta noizko Zakilixuten bilduma ondroso hori? Eta 3Dko Zakilixut erraldoia bide-taloan zeharka, libre bezain libertino? (elipse finaren bitartez Egin eta Egunkariaren bahiketa ere irudikaturik...Heuk jakinen zelan, Antton!)

Honako arti-kuluxka honen igortzeko agenda arakatzen ari nintzela, bihotzak punpa egin dit tanpez: Independentziaren Eguna, gorriz idatzirik.

Eta bai, agenda Argentinakoa da.

Herri normalduetako zerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.