Anje Duhalde, Soziedad Alkoholika, Olaia Inziarte eta beste 21 artista batu dira Hatortxu Rock jaialdira

Jaialdiak iragarri dituen talde eta bakarlarien artean daude Herdoil, Iñigo ETS, Trikidantz, Tapia eta Leturia, Fermin Balentzia, La Txama y su Flakofonki eta Tremenda Jauria. Uztailaren 24tik 27ra egingo dute elkartasun jaialdiaren azken ekitaldia.

Anje Duhalde Hatortxu Rocken izango da. GORKA RUBIO / FOKU
Anje Duhalde Hatortxu Rocken izango da. GORKA RUBIO / FOKU
mikel lizarralde
2025eko maiatzaren 20a
08:35
Entzun 00:00:0000:00:00

Hatortxu Rockek uztailaren 24tik 27ra amaituko du bere bidea, eta horretarako jaialdi berezia ari dira prestatzen elkartasun festibalaren sustatzaileak. Kartel osoaren programazioa pixkanaka joan dira ematen, eta gaur jaialdian izango diren beste hogeitik gora artistaren izenak iragarri dituzte. Hauek dira: Herdoil, Sofokaos, Iñigo ETS, Ana Tijoux, Auxili, Roba Estesa, Hogei Berriro, Bourbon Kings, Trikidantz, DJ Reimy, Olaia Inziarte, Kristal Kolpatuak, Dinamita, Gora Musika, DJ Bull + DJ Jotatxo, Trikiteens, DJ Fresa Morango, Anje Duhalde, Tapia eta Leturia, Fermin Balentzia, La Txama y su Flakofonki, Tremenda Jauria, Soziedad Alkoholika eta Fillas de Cassandra.

Dagoeneko 87 dira Hatortxu Rocken azken ekitaldian izango direla iragarri duten musikariak. Horien artean dira oholtzetara elkartasun jaialdian espresuki itzuliko diren zenbait talde: besteak beste, Latzen, Buitraker, Alaitz eta Maider, Autobus Magikoa eta Never Surrender.

Jaialdian izango diren beste hainbat artistaren berri eman zuen, apirilaren 24an, Hatortxu Rockek. Horien artean ziren Anestesia, Zetak, Delirium Tremens, Barniz, Bizardunak, Deskontrol, Arkada Social, KOP, Mirua, Zea Mays, Naxker, Nafarroa 1512 eta Odei. Eta lehenagotik zeuden iragarriak beste hainbat musikari: Bulego, Tatxers, Banda Bassotti, Eñaut Elorrieta, Gozategi, Dupla, Brigade Loco. Sukena, Gatibu, Deskontrol, Kaleko Urdangak, Xiberoots eta Reincidentes, beste batzuen artean.

Aurkezpenak hiriburuetan

Hatortxu Rockeko kideak herriz herri dabiltza, azken edizioa aurkeztu eta jaialdian txandak egiteko jendearen bila. Hiriburuetan, gainera, musika akustikoaz lagunduko dituzte aurkezpenak. Baionan, ostegunean, Anje Duhalde eta La Fulana izango dituzte bidelagun, Kalostrapen, 20:00etan. Hurrengo egunean, Donostian, Burutik taldeak joko du, 19:00etan, Zurriola pasealekuko Naiz gunean. Hilaren 29an Bilboko Errondabiden, Eñaut Elorrieta izango da, 19:00etan. Egun berean baina 20:00etan, Gasteizko Jimmy Jazzen ariko da Sukena taldea. Azkenik, Iruñeko aurkezpena hilaren 30ean egingo dute.

Antolatzaileek adierazi dute boluntario bila dabiltzala 7.049 txanda betetzeko. Festibalaren webgunean eman daiteke izena:www.hatortxurock.eus/txandak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.