Egunean hirurogei kultur ekitaldi egin dira denera aurtengo lehen seihilekoan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Kulturaren Euskal Behatokiak egindako ikerketaren arabera, 11.306 ekitaldi antolatu dira denera, horietako %38 euskaraz. Bizkaia izan da kultur emanaldi gehien izan duen lurraldea, eta kontzertuak izan dira emanaldirik jendetsuenak.

Dantzertiko ikasleen antzezlan bat, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Dantzertiko ikasleen antzezlan bat, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2025eko abuztuaren 19a
16:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Kulturaren Euskal Behatokiak Kulturklik plataforman urtarriletik ekainera bitartean izan ziren ekitaldiekin egindako ikerketaren arabera, denera 11.306 kultur emanaldi izan dira aurtengo lehen seihilekoan Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. Batez beste, hirurogei ekitaldi izan dira egunean, 2024ko aldi berean baino %7,45 gehiago. Horietako %38 euskaraz izan dira.

Datuei lurraldeka erreparatuz, kultur jardueren %45,5 Bizkaian egin dira, %38,9 Gipuzkoan eta %15,6 Araban. Ekitaldi motari dagokionez, berriz, emanaldien %25 kontzertuak izan dira, hau da, 2.831 emanaldi, iaz baino %3,4 gehiago. Horietatik, %40 doakoak izan ziren. Antzerki emanaldiak %19,6 izan dira, hau da, 2.217 emanaldi, iaz baino %2,6 gehiago.

Horien ostean daude erakusketak (%6,4), bertso saioak (%4,7) eta dantza emanaldiak (%4,3). Erakusketak aurreko urtean baino ia %2 gehiago izan dira, eta, generoari dagokionez, gehienak arte garaikidekoak. Bertsolaritzari erreparatuz, gehienak doakoak izan dira. Dantza emanaldien artean, berriz, %59 izan dira urririk. Dantza garaikideko emanaldiak izan dira jendetsuenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.