'Barrura begiratzeko leihoak' filmak 40.000 euro lortu ditu

Zinez ekoiztetxeak herritarren ekarpenari esker batu du diru hori, erakunde publikoen laguntzei uko eginez

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Donostiako Udalak diru laguntza eman nahi zion Barrura begiratzeko leihoak filmari. Baina bost euskal presori buruzko dokumentala denez, Espainiako Gobernuak horren kontrako kanpaina bat abiarazi zuen. Zinez filmaren ekoiztetxeak, hortaz, diru laguntza publikoei, 31.000 eurori, uko egitea erabaki zuen, joan den ekainaren 28an. Jada martxan zegoen herritarren ekarpenaren bidezko finantzaketa sistema, eta, Zinez-ek atzo adierazi zuen ekarpen horiei esker 40.000 euro bildu dituztela; filmak aurrera jarrai dezan behar dutena, alegia. Eskerrak eman dizkiete herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.