Bertsoa da ardatza, baina haren buelta guztia hartuko du kontuan gaur abiatuko den Bertsoaroa ekimenak. Bertsolari filmaz arituko dira gaur Asier Altuna zuzendaria eta Andoni Egaña Erraldoien Txokoan, 19:30ean.
Bertso saioak ere izango dira. Urriaren 20an izango da lehena, eta Julen Zelaieta, Xabier Silveira, Igor Elortza, Uxue Alberdi, Sebastian Lizaso eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertsotan, eta Andoni Egaña gaiak jartzen. 27an izango da bigarren saioa. Miren Amuriza, Odei Barroso, Ander Solozabal, Aimar Karrika, Joanes Etxeberria eta Ane Labaka arituko dira, eta Sustrai Colinak jarriko dizkie gaiak. Plaza de la Cruz institutuan izango dira ekitaldiak, 20:00etan.
Urriaren 29an txotxongilo ikuskizuna izango da umeentzat, eta azaroaren 3an, aldiz, Miren Agur Meabek poesia errezitaldia eskainiko du Nafarroako Antzerki Eskolan. Azaroaren 8an, Erregea eta Bufoia ikuskizuna eskainiko dute Ander Lipus aktoreak eta Unai Iturriaga bertsolariak. Azaroaren 10ean saio esperimentala egingo dute Plaza de la Cruz institutuan. Carles Belda eta Xabi Strubell musikariak arituko dira, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia eta Oskar Estangarekin.
Bertsoari alderdi askotatik so eginen dio Bertsoaroak
Bertso saioez gain, saio esperimentalak ere egingo dituzte aurtengo ekitaldian, gaurtik azaroaren 3ra bitarte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu