Desafiozaleak dira. Dagoeneko dendaratua dute Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia (2020, Pamiela). Daborduko desafioa dentsifikatu dute Dudak dakarrena deiturikoarekin (Pamiela). Den-denean d daraman drama da, diotenez, «dibertigarria», dozenaka desbenturaduna. «Dudatuz disfrutatzeko diseinatuta dagoen dispositiboa». Debozioz, demari denbora dedikatuta dakarte duoan Itziar Aranburuk (Donostia, 1975) eta Jon Ander Garciak (Zumaia, Gipuzkoa, 1977), dialogoekin, deskribapenekin, dibagazioekin. Dirudienez, debuta da: datutegietan deus dagoen dantzakide dei dakiokeenik. Duhulate durduzagarria.
Dena d-arekin dago; demaseko desafioa dirudi. Duda da debaldekoa den.
Dudak dakarrenak denontzat dibertigarriak diren desbenturak ditu, deskribapenak dauzka, dialogoak daude, deskorapilatuz doa… Dena den, desarrazoiarekin dialogatzen duen drama disonantea da. Dikzionarioa desintegratuta, d-aren dialektoak definitu du diskurtsoa.
Dudatzen dugunoi dedikatzen diogu Dudak dakarrena. Desiotik datorren drama da; denok disfrutatzea da dugun desioa.
Diharduenaz detailerik?
Diogenes dohakabearen diagnostikoa deskorapilatzeko desioz, dozena desbentura deskribatuko dituzte dendaosterik diogenikoenean. Diskurtsoak, determinatuta datorrelarik, determinismoa desafiatzeaz dihardu. Dudatzeak destinoa desbideratu dezake?
Dudaren defentsa da, dagoena deseraikitzeko daukaguna delako. Denborak daramanaz dibagatzen da, desagerpenaz, dardararazten duen desmemoriaz. Denborazkotasuna desafiatzeko dihardugu dramaturgian; dena den, denborarekin dena desegingo da. Dendaostean diskisizio dezente dago diglosiaren desorekaz, ditxoek diotenaz, diakroniaz, dialektikaz, d-aren desafioaz, dondorkerietaz. Diagnostiko definitiboa deduzitzen dutenerako, denok dugun dilema desbelatuko dute.
«Dikzionarioan 'd'-a duten deiturak disekzionatuta, denbora dezente dedikatu diogu 'd'-a daukaten datuen dokumentazioari»
Denbora daramazue dena d-arekin distilatzeko demarekin. Dinamika deskribatzerik?
Duela denbora dezentetik deskubritua dugu dioguna d-arekin doitu dezakegula.
Dikzionarioan d-a duten deiturak disekzionatuta, denbora dezente dedikatu diogu d-a daukaten datuen dokumentazioari: Doyle dramaturgoaren detektibeak doktore dedikazioa duela, Diana dukesak Devonshire dukerriko deszendentzia dela, Dietrich diva diktaduraren disidentea dela, Duvoisinen datutegi dialektologikoa diakronikoa dela, Duhalderen Dema-rekin datorrela desenfrenua…
Dibergenteak diren datuak, deskonektatuta dirudiena, dependentzia dinamikoan dator desbenturetan. Doitzerakoan, dedikazioz, diskurtsoaren dentsitatea diluitu da, d-aren dimentsioa desagerrarazteko.
Derrigorrez da d-arekin?
Definitiboki. Deduzitu dezakezuenez, datozenengatik da d-arekin: Denbora deiktikoak d-arekin direlako: dira, datoz, dakusat, deritzozue, datsegit… Deklinabide desinentziala daukagulako: dendatik, dendara, dendan, dendako… Deribazioekin dibertsifikatu dezakegulako: dantza, dantzari, dantzagarri, dantzaldi, dantzaleku… Dikzionarioa disekzionatuz, dinamika deliranteenetik deribatu du Dudak dakarrena dramak. Demaseko deskubrimendua da desaprobetxatzeko!
«'D'-arekin diskurtsoa doitzeak dadaisten dinamika dirudi. Dramaturgian, diseinuan, dibujatzerakoan, derrigorrezko delimitazioak ditugunean desbariatzea dagokigu. Desbariatzearekin deskubrimendua dator, dibertsioa»
D-aren desafioan drama doitzean, deskubrimendurik?
Dudak dakarrenan d-arekin deskribatzeko delimitazioengatik, disjuntiba dezente deskorapilatu ditugu. Definizioen dilema desestali da.
Diotenez, «deitzen dena da». Dena definitzeko desioa dugu. Dena domestikatzekoa. Dena den, desberdina denarentzat denominaziorik dago? Demagun Diogenes Donostiara datorrenean dortsal desitxuratua duelako damatxo dendariek «dromedario» deitzen dutela. Darabilten deikia dagokiona denetz debatitu dezakegu. Diogenes dromedarioa da? Dromedariotasuna dondorretan datza? Dondor doblean? DNAn dator? Denis Dideroten definizioan? Desertuan daudenak dira dromedarioak? Droga distribuitzen dutenak? Desklasifikatzeko denbora da. Denok dondorretan daramagun dramaz dihardugu.
Disfrutatzerik dago diziplinarekin?
D-arekin diskurtsoa doitzeak dadaisten dinamika dirudi. Dramaturgian, diseinuan, dibujatzerakoan, derrigorrezko delimitazioak ditugunean desbariatzea dagokigu. Desbariatzearekin deskubrimendua dator, dibertsioa.
Debekuek disidentzia dakarte, deskateatzeko desioa. Diskurtsoa d-arekin darigularik, doktrina desafia dezakegu? Desiratzen dudan desafioa da!
Den dena d-arekin datorkidanean diskurtsora, deskontrol diziplinatua daukat. Diodana desarrazoira daraman deabrua daukadala dirudi. Desobedientzia deklarazioa da.
Dena d-arekin dezifratuko duenak ere disfrutatuko du?
Dudak dakarrena denok disfrutatzeko drama da: Diogenesen desbenturak dibertigarriak dira; dendaostean doktoreak detektibearekin dituen debateekin dogmak desmuntatzen dira. Deliberatuki, disparate dezente daude diskurtsoan. D-arekin dialekto desberdina dirudi, dena den, denok deskodetzeko dohaina daukagula demostratuta daukagu. Desentrenatuta dagoenarentzat dentsoa daiteke. Dena den, dialektoa deskubritzerakoan, derrepentean, dena dinamikoa da.
«Dudak dakarrena delimitazioak desagerrarazteko desioa duen dispositiboa da, denetarikoa»
Dudak dakarrena diziplinartekoa dela diozue. Dinamika desberdinak dituzue?
Dudak dakarrena delimitazioak desagerrarazteko desioa duen dispositiboa da, denetarikoa. Dibujo distiratsuekin, diseinu dotorea dauka. Dibujante diogenikoaren dinamikarekin, dozenaka dromedario desitxuratu dibujatu ditugu, d-ak dagokien diseinuarekin dekoratuta daude. Dardaragarriagoa dena, Dudak dakarrena dramatizatu daitekeen drama da, d-a deletreatu daitekeen doinua. Deklamazioan, diskurtsoari dirdira desiragarria daragio.
Dudak dakarrena determinatuegia dagoela diotenei, Dudak dakarrena determinatugabea dela diogu. Detaileetan datza diferentzia.
Deskantsurako desioa duzue? Derekikoen dibulgaziorik darabilzue?
Deskantsatu? Dantzarako denbora da! Datozen denboretan denetarik daukagu datatuta: Donostian dibujoen demostrazioa, diskurtso didaktikoak, Durangon deklamazioa, Dabadaban DJ dantzaldia… Denokin disfrutatzea desio duguna.
AURKEZPENAK
