SOSLAIA. Irene Larraza

Etxepare Institutuko zuzendaria

mikel lizarralde
2017ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Etxe barruan aurkitu du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaritzan Miren Arzalluz ordezkatuko duen pertsona. Irene Larraza izango da erakundearen buru urtarriletik aurrera, baina ez da ezezaguna izango harentzat zeregin berria, erakundea ondo ezagutzen baitu 2012an bertan lanean hasi zenetik. Lehenengo, komunikazio arduraduna izan zen, eta gero, berriz, Kulturaren Sustapen eta Hedapen zuzendaria. Jaurlaritzak astelehenean jakinarazi zuen Arzalluzek institutuaren gidaritza utziko duela urte amaieran, Parisko Pallais Galliera moda museoa zuzentzeko.

Irene Larraza (Tolosa, Gipuzkoa, 1970) Komunikazio Zientzietan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta kulturaren nahiz komunikazioaren eremuan ibilbide luzea egina du. Herri Irratian esatari eta erredaktore lanetan aritu zen hiru urtez. Ondoren, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Sustapenaren eta Hedapenaren arduradun izan zen hiru urtez, eta zortzi urtez izan zen Syntorama musikarien ordezkaritza agentzian egin zuen lan. 2008. eta 2012. urteen bitartean Tolosako Udalean aritu zen, Kulturako koordinatzaile eta zuzendari gisa. 2012az geroztik, berriz, Etxepare Euskal Institutuaren taldeko kide da Larraza. Bertan, aurrena, Komunikazio arduraduna izan zen, eta, 2016ko azaroaz geroztik, Kulturaren Sustapen eta Hedapen zuzendaria.

Etxepare Institutuak bere sorreratik izango duen hirugarren zuzendaria izango da Larraza. 2010etik 2016ra Aizpea Goenaga izan zen zuzendaria, eta azkeneko urtebetean Miren Arzalluzek bete du kargua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.