Irudia. Andoain
                        
            
        Euskal Memoriaren lana aitortu du Elkarrek
 
    
    Elkar fundazioak bere sariak banatu zituen atzo, Martin Ugalde kultur parkean (Andoain, Gipuzkoa). Ibilbideari Elkar Saria Euskal Memoria fundazioari ematea erabaki du aurten Elkarrek, hark egiten duen lana Euskal Herriarentzat «ezinbesteko ekarpena» dela uste baitu. «Memoria historikoa errekuperatu eta ondorengoen eskura jarri nahi dute Euskal Herritik bertatik». Iñaki Egañak jaso zuen saria. Bestalde, Joseba Jaka beka Ma kolektiboak eskuratu du.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            