Musika

Ez dute Donostia Festibala antolatuko aurrerantzean

donostia festibala Donostia Festibala, 2019an. DONOSTIA FESTIBALA
Sara Ibarguren, Irutxuloko Hitza
2023ko maiatzaren 31
12:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Last Tour International promotoreak azaldu duenez, aurrerantzean ez dute irailean egiten den Donostia Festibala antolatuko. Noticias de Gipuzkoa egunkariak jakinarazi du berria, eta nabarmendu du enpresa horrek ez duela azaldu zergatik erabaki duen hori, ezta asmorik ote duen ere etorkizunean jaialdia berriz antolatzeko.

Ikusi gehiago:La Femme, Anari, Belako eta beste, Donostiako Boga Boga musika jaialdiaren lehenbiziko aldian

Donostia Festibala zen Last Tourrek Gipuzkoan antolatzen zuen jaialdirik handiena –2019an 18.000 ikusle inguru bildu zituen–, eta gaur egun hipodromoan egiten zen, baina lehenengo aldia, 2011koa, belodromoan izan zen, Kutxa Kultur Festibala izenpean. Sergio Cruzadok sortu zuen jaialdia, eta lehen aldi hartan aukera izan zen, besteak beste, Primal Scream, We Are Standard, Thee Brandy Hips eta Fanfarlo taldeen kontzertuak ikusteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.