Fabio Testi aktore italiarra lan kontuengatik izan zen Bilbon duela 40 urte inguru; Imanol Uribek zuzendutako AdiĂ³s, pequeña (1986) filmean parte hartzeko, hain zuzen ere. Oraingoan, berriz, ez da hirira lan egitera itzuliko, sari bat jasotzera baizik. Izan ere, Fant jaialdiak Ohorezko Saria emango dio antzezleari. Larunbatean bertan jasoko du, festibalaren amaiera ekitaldian. Gala horretan proiektatuko dute Reflection in a Dead Diamond pelikula, zeinetan Testi bera den protagonista. Aurtengo jaialdiak bi Ohorezko Sari emango ditu, horrenbestez; bestea Aranzazu Calleja musikagileari eman zioten —jaialdiko irekiera ekitaldian jaso zuen—.
1971n, Vittorio de Sica zuzendariak l giardino dei Finzi-Contini (Finzi-Continitarren lorategia) filmean rol bat jokatzeko aukeratu zuen Testi, eta hor hasi zuen bere aktore ibilbidea. Film horrek atzerriko film onenaren Oscar saria erdietsi zuen urte hartan. Handik urtebetera izan zuen bigarren aukera aktore gisa: El zorro justiciero-n (Rafael Romero, 1972). Urteetan genero erromantikoko lanak egin zituen gehienbat, eta, hori dela eta, sona handia lortu zuen Italian.
2024an, bere ibilbidearen aitortza gisa, bi sari eman zizkioten, Espainiako jaialdi banatan biak ere: Almeria Western Film Festivaleko Tabernas de Cine saria, eta Saraqusta Film Festivaleko Saraqusta saria.