Musika

Gatibuk disko berriko lehenengo kanta eta bideoklipa argitaratu ditu

'EHdistopikala' lanean, tropikoetako erritmoetara hurbildu da taldea.

2022ko azaroaren 10a
14:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Afrobeat kutsua eman dio Gatibu taldeak EHdistopikala disko berriko lehenengo abestiari. Ikusi beharko bildumako gainerako kantetara ere zabaldu ote den sukar tropikala.

Ezin disimulatu kanta eta haren bideoklipa argitaratu ditu gaur eguerdian taldeak. Harremana galdu zuten bi pertsonaren artean oraindik disimulatu ezinezko sua dagoela kontatzen du kantak. Beraz, ohi bezala, erotismo kontuak landu ditu Gatibu taldeak.

Jep Jorbak zuzendu du bideoklipa, eta su hori kolore gorrixken bidez irudikatu du. Kataluniako Poca Broma ekoiztetxeak sortu du lana.

Aurreko lana 2020. urtean plazaratu zuen taldeak, 20 urte bete zituenean: Musikak salbatuko gaitu. Pandemiak eragindako egoeraren harira «baikortasuna» zabaldu nahi izan zuten harekin.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA