Gaur hasi eta igandera arte izango da zabalik FIG arte azoka, Bilbon
ARTEA. Bilboko FIG arte grabatuaren eta paper gaineko artearen azokaren laugarren ekitaldiak 60 galeria batuko ditu gaurtik igandera bitarte Bilboko Euskalduna jauregian. Ameriketakoak dira galerietako asko, eta aurten Habana da ohorezko hiri gonbidatua. Besteak beste, Henri de Toulouse-Lautrec, Pablo Picasso, Joan Miro, Richard Serra, Jaume Plensa eta Jesus Mari Lazkanoren obrak izango dira azokan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu