Kritika. Haur eta gazte literatura

Haur zein helduentzat

'Gezurra' liburuaren azala.
'Gezurra' liburuaren azala.
2025eko azaroaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

'gezurra'

Liburuaren azalak argi eta garbi esan duenean albumaren «gaia» zein izango den, halako argi agertzen denean «gezurra» hitza tanto gorrien artean marraztuta, misterioa hasi baino lehen argitu digutenean, orduan, inoiz baino zilegiago da irakurri ahala beste arlo batzuetan jartzea begirada.

Esaterako, ilustrazioei koadroak balira bezala begiratuta, hari narratibo berean doazen margolan sekuentziak balira bezala. Orrialdeetan hartzen duten lekua azter daiteke (zer gertatzen da bi orriko ilustrazioak izan beharrean, orrialde bateko bi ditugunean, ezker eskuin? Nola eragiten diote elkarri?).

Dena dela, ezin saihets «gezurra» grafikoki adierazten duten disko gorriak. Hainbeste aldiz agertzen dira, ezen irudi horiek ilustrazioen gainean nola txertatzen diren ikustea bera jolasa bihurtzen baita. Arrazoi askorengatik, besteak beste, album honetan aldi berean bi gauza baita tanto gorri hori bera: giza harremanen esparruko kontzeptu immaterialaren irudikapen grafikoa, eta gauza materialen artean dagoen beste irudi bat. Bai, irudia, baina nork ikus dezake? Ukigarria da? Gainerako objektuetan gainjartzen da?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.