Hitzaren Eskolaren bosgarren aldia egingo dute Azpeitian

Miren Amuriza, Ibon Aranberri, Maialen Berasategi eta Koldo Izagirre ariko dira irakasle, irailaren 7tik azaroaren 23ra arte.

Miren Amuriza izango da Hitzaren Eskolako irakasleetako bat. ARITZ LOIOLA / FOKU
Miren Amuriza izango da Hitzaren Eskolako irakasleetako bat. ARITZ LOIOLA / FOKU
mikel lizarralde
2024ko uztailaren 8a
13:24
Entzun

Bosgarren urtez, Azpeitiko (Gipuzkoa) Kulturaz kooperatibak Hitzaren Eskola egingo du irailetik aurrera. Hitza ardatz duen eskola da Hitzaren Eskola, eta, alde horretatik, hitza euren jardunean era batean edo bestean presente duten lagunak eramaten dituzte eskolak ematera, ┬źhitzaren ahozko eta idatzizko alderdiak lantzeko, eta adierazpide bakoitzak besteak nola aberastu ditzakeen ikusteko┬╗.

Iaz bezala, lau irakaslek eta beste hainbeste irakasle gonbidatuk emango dituzte eskolak. Hitzaren Eskolako irakasleak honako hauek izango dira: Miren Amuriza, Ibon Aranberri, Maialen Berasategi eta Koldo Izagirre. Irakasle gonbidatuak, berriz, Amaia Egidazu, Miren Jaio, Isabel Etxeberria eta Amagoia Gurrutxaga izango dira. Eskola irailaren 7an hasiko da, eta larunbatero egingo dituzte saioak, azaroaren 23ra arte. Guztira, 48 eskola ordu izango dira.

Uztailaren 15era bitartean dago irekita eskolan izena emateko epea.

Iaz, Amets Arangurenek, Joseba Sarrionandiak, Irati Gorostidik eta Itziar Ugartek jardun zuten Hitzaren Eskolan, eta, irakasle gonbidatu gisa, hurrenez hurren, Ion Celestino, Peru Magdalena, Arantza Santesteban eta Maider Oleaga eraman zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.