Argitu da zein bertsolari izango diren Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan. Getxon jokatu da lehen faseko bosgarren eta azken kanporaketa saioa, eta Ibai Amillategi Omaetxebarria izan da onena Muxikebarri Arrigunaga aretoan; goraino beteta egon da.
Denera, 470.5 puntu lortu ditu Amillategik, eta haren ondotik, halaxe geratu da beste bertsolarien sailkapena: Mikel Goiriena Larrazabal (455.5 puntu), Janire Arrizabalaga Munduate (450.5 puntu), Peio Molinuevo Martin (424.5 puntu), Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria (423 puntu) eta Aitor Esteban Etxebarria (406.5 puntu). Leire Garatxena Larrabek egin ditu gai-jartzaile lanak.
Ikusi gehiago
Getxoko saioa jokatuta, beraz, argitu da zein bertsolari izango diren Bizkaiko txapelketako hiru finalerdietan. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean sailkatu dira bigarren fase horretarako, eta gainontzekoak, lortutako puntuazioen arabera.
Hiru finalerdiak
Lehen saioa Zeanuriko Ibarreta frontoian jokatuko da, urriaren 26an, eta hauek arituko dira bertsotan: Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Bizkarra Ruiz, Bittor Altube Sarrionandia, Imanol Uria Albizuri, Jone Uria Albizuri eta Oihana Bartra Arenas.
Bigarren saioa Abadiñoko Probalekuan egingo da, azaroaren 2an. Han izango dira Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Enare Muniategi Etxabe, Maite Sarasola Isazelaia, Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor.
Hirugarren eta azken saioa Barakaldoko Lasesarre kiroldegian izango da, azaroaren 9an. Oholtzara igoko dira Ibai Amillategi Omaetxebarria, Irune Basagoiti Agirre, Lurdes Ondaro Mallea, Mikel Goiriena Larrazabal, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.