KRITIKA. Haur eta gazte literatura

Irudi kateatuen mundua

'Bira bira biraka' (Ttarttalo)
'Bira bira biraka' (Ttarttalo)
2024ko maiatzaren 26a
05:05
Entzun

'BIRA BIRA BIRAKA'

Idazlea: Cecile Bergame. Ilustratzailea: Magali Attiogbe. Itzultzailea: Miren Agur Meabe. Argitaletxea: Ttarttalo.

 

Album ilustratuetan eskaintzen dira literaturak sor ditzakeen ipuin sinpleenak. Elkarrekin kateatuta dauden ilustrazio sortak izaten dira. Normalean komiki mutu baten antzeko itxura dute, irudi batetik besterako jauzia denborazkoa izaten delako, eta ez derrigor lekuzkoa. Ilustrazio batetik besterako jauzian ezaugarri bisual asko errepikatzen dira, ├▒abardura batzuk salbu. Hain zuzen aldaketa txiki horien bidez egiten du aurrera ipuinak.

Demagun esku artean dugun album honen kasua. Ezkerreko orrialdeak eta eskuinekoak eredu moduko bat osatzen dute, orriz orri errepikatzen dena. Honela: ezkerreko orrialdean ilar ale bat ingurune jakin batean biraka doa, eskuineko orrialdean hura jango lukeen animalia agertzen da. Sei aldiz errepikatzen da, zazpigarrengoan zulo batek ilarra irentsi, eta jarraian datozen lau orrialdeetan amaiera gertatzen den arte.

Testuak gidatzen du erabat kontakizuna, hura gabe albuma irudi katalogo hutsa litzateke. Horregatik, eta ilustrazioak oso garbiak direlako, album hau bi modutara irakur daiteke: txikienekin non dago/zer da modura irakur daiteke, eta lau urtetik aurrerakoekin testua jarraituz, ipuin modura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.