Ikusi zuzenean 'Euskal kultura gaur eta bihar' jardunaldia

'Euskal kultura gaur eta bihar' jardunaldia egingo dute Mondragon Unibertsitateko Huheziren campusean. Hezkuntzan euskal kulturaren egoera zertan den izango dute aztergai nagusi gaur, eta kultur eta sormen industriei erreparatuko diete bihar.

2026ko otsailaren 25a
07:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskal kulturaren orainari eta geroari begiratzeko, Euskal kultura gaur eta bihar jardunaldia egingo dute Aretxabaletan (Gipuzkoa) gaur eta bihar, Mondragon Unibertsitateko Huhezi Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen campusean. Huheziko Euskal Kulturaren Eragiletza masterrak eta Kultur eta Sormen Industriak graduak antolatu dute jardunaldia. BERRIAk zuzenean emango du, 09:00etan hasita.

Bi egunotan, askotariko hizlariak bilduko dira Ideienea aretoan, elkarrekin gogoeta egiteko euskal kulturaren egoeraren eta erronken gainean. Horixe baita jardunaldien asmo nagusia, Eneko Bidegain Huheziko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle eta ikertzaileak BERRIAri azaldu dionez: «Gure galdegai nagusia da zein diren euskal kulturgintzaren momentu honetako galdera garrantzitsuak eta etorkizun hurbilera begirako erronkak. Galdera horien erantzunen bila gabiltza gu urte osoan, eta, tarteka, halako topaketak egin nahi izaten ditugu. Batetik, egiten ari garenaren berri emateko, baita ikasleek egiten dituzten master bukaerako lanen ikerketak aurkezteko ere. Baina baita jendea gonbidatzeko ere galdera horiei beren erantzunak ematera, hipotesiak eta proposamenak egitera, eta ikuspegi edo arlo diferente horiek guztiak elkarrizketan jartzeko. Helburua hori da: elkarren artean joan gaitezen gure kezka eta galdera horiei erantzunez». 

 

EGITARAUA

GAUR:

09:00. Ongietorria.

09:15. Etorkizuneko irakasleak euskal kulturan formatzen. Ibai Iztueta eta Idurre Alonso.

10:15. Sormena hezkuntzan, kultura biziberritzeko arnas. Arantxa Hirigoien, Izaskun Egilegor, Olaia Miranda eta Eider Perez. Moderatzailea: Onintza Etxebeste.

11:30. Atsedena. Kafea. 

12:00. Herri kultura Hezkuntzan: edukiak, balioak eta jarrera. Oier Araolaza, Mikel Artola, Haritz Garmendia. Moderatzailea: Jon Sarasua.

13:30. Etena. 

15:00. Herri zapaldu baten kulturaren transmisioa Hezkuntzan; Kataluniako begirada. Julia Ojeda. Aurkezlea: Cira Crespo.

15:45. Euskal pentsamendua: aurrera begira zer?. Ana Urkiza, Markel Olano, Joseba Agirreazkuenaga, Iǹƒaki Zabaleta. Moderatzailea: Jon Mentxakatorre.

17:15. Kantaldia: June Iraola eta Olaia Castro.

BIHAR:

09:00. Euskal kultura ‘salgai’?. Jon Basaguren, Amets Aznarez, Iǹƒigo Etxezarreta eta Aitor Servier. Moderatzailea: Sara Iriarte.

10:30. Elkarrizketa: Ximun Fuchs. Elkarrizketatzailea: Ane Zuazubiskar.

11:30. Atsedena. Kafea.

12:00. Mahai ingurua. Zein da Euskal Herriko musikagintzaren argazkia?. Thierry Biskari, Anne-Lise Arnaud, Ruth Manzano (Musika Bulegoa) eta Koldo Otamendi. Moderatzailea: Arkaitz Biain.

13:30. Etena.

15:00. Kultura politikak eta herri ekimenak. Jon Agirresarobe, Johaǹƒe Etxebeste, Karmelo Landa, Jaime Otamendi eta Agurtzane Aizpuru. Moderatzailea: Eneko Bidegain.

16:15. Programazio nazionalerako bideak. Naroa Etxeberria eta Asier Galarza.

16:45. Aiaraldea Ekintza Faktoriaren kultur eskaintza. Maider Ramirez eta Arkaitz Uranga.

17:45. Bakarrizketa: Idoia Torregarai.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.