Literatura

Joannes Jauregik, Irene Barriok eta Santi Leonek itzuliko dituzte Literatura Unibertsaleko hurrengo hiru liburuak

Maria Merce Marçalen 'La passió segons Renée Vivien', Irmgard Keunen 'Nach Mitternacht' eta Hanan al-Xaikhen 'Misk al-ghazal' liburuak ekarriko dituzte euskarara.

Joannes Jauregi itzultzailea, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Joannes Jauregi itzultzailea, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
itziar ugarte irizar
2026ko maiatzaren 19a
13:24
Entzun 00:00:00 00:00:00

Munduko literaturako obra garrantzitsuak ekartzen ditu euskarara Literatura Unibertsala bildumak. EIZIEk, Erein-Igela argitaletxeek eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute bilduma, eta, azken itzulpen deialdira aurkeztutako laginak aztertu ondoren, gaur jakinarazi du EIZIEk zein itzultzaileren esku egongo den bildumako hurrengo hiru liburuen itzulpena: Joannes Jauregi Benavidesek euskaratuko du Maria Merce Marçalen La passió segons Renée Vivien (1994), katalanetik; Santi Leone Puncelek itzuliko du Irmgard Keun idazlearen Nach Mitternacht (1937), alemanetik; eta, azkenik, Irene Barrio Sole BERRIAko euskara taldeko kideak ekarriko du euskarara Hanan al-Xaikh idazlearen Misk al-ghazal (1989), arabieratik.

Epaimahaia Juan Garzia Garmendiak, Inazio Mujika Iraolak eta Joxe Mari Berasategi Zurutuzak osatu dute —Eusko Jaurlaritzak, EIZIEk eta Erein-Igela argitaletxeek izendaturik, hurrenez hurren—.

Bilduma 200. zenbakira iritsiko da hiru liburu horiek argitaratzean, eta hiru sustatzaileen arteko azken hitzarmenaren epea ere bukatuko da orduan. Martxo amaieran, halere, bildumaren barruan plazaratutako azken liburuaren aurkezpenean —Pepetelaren Utopiaren belaunaldia izan zen, Iñigo Roquek itzulia—, Mujikak baieztatu zuen bildumak jarraipena izango duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA